XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxan Oiz koordinatzaileak adierazi digunez, duela urte batzuren aldean, gaur egun materialen salmentatik lortzen da dirutzarik haundiena .

Horretarako, araberako esfortzua egin beharra dago eta helburua, irailaren 18rako 'guzti-guztia saldua egotea litzateke Joxan Oizek dioenez.

Sanferminetan emaitza onak lortu dituzte eta abuztuan herrietako bestetan bilduko dituzte salmenta indar guztiak.

GIROTZE KANPAINATIK OINEZ EGUNERA

Ikuskizunetako Batzordea da afera honetaz arduratzen dena eta bere helburua ez da dirua ateratzea, herria Nafarroa Oinezerako girotzea baizik.

Zentzu horretan, urte hasieratik kantaldi, bertso saio eta kirol saioak antolatu dituzte.

Halere, irailaren 3an Negu Gorriak Beran eskainiko duen kontzertuak, Nafarroa Oinez egunerako entrenamendua izan nahi du.

Nafarroa Oinez egunean denetarik izanen da, eta area guztiak behar bezala atenditzeko, laguntzaileak biltzeko deia ere zabaldu dute.

Aurreikuspenaren arabera, mila eta berrehun lagun arituko dira egun horretan lanean eta egitaraua ere zehaztua dago.

Zentzu horretan badaude zenbait nobedade: errate baterako Trialsin izeneko ikuskizuna edo Garmendikobordako arean jarriko den txoznan alkoholik gabeko edariak salduko direla bakarrik...

Bera eta zirkuitoa airetik ikusteko, bertzalde, 3 haize-globo ibiliko dira egun osoan goiti eta beheiti.

18.000 AUTO ETA 700 AUTOBUSENDAKO APARKALEKUAK

Jende eta ibilgailuen uholderako ere prestatuak daude antolatzaileak.

Guztira 18.000 auto eta 700 autobusendako aparkalekuak pentsatuak dituzte jabe eta maizterrekin hitzegin ondotik.

Momentuz autoendako Alkaiagako kanpalekua, Agerrako Futbol zelaia, harrobia eta holakoak dituzte, eta autobusendako Zalain.

9 KM-KO ZIRKUITOA

Beheko irudian ikusten ahal dira xehetasun guztiak.

Ageri denez, ibilbideak bi alde ditu; Suspelttiki aldea eta Zia-Dornaku aldea.

Honetarako ere beharrezko baimenak eskatuak omen dituzte Joxan Oizek dioenez.

>Nafarroa Oinez-i esker, Bide Osoa egin ahal izatea espero dugu

Joxan OIZ. Nafarroa Oinez 94ko koordinatzailea

Zer ekarriko dio Nafarroa Oinezek Labiaga ikastolari?

Leloak dioen bezalaxe Bide Osoa egiteko aukera ekarriko digu.

Lehenik egoitza berri bat altxatuko dugu ttikienentzat eta hauek utzitako lekua probextuz, Hezkuntza Erreformak dakarren Derrigorrezko Hezkuntza Berri Osoa kalitatezko D ereduan eskaini ahal izatea espero dugu.

Horretarako ari gara prestatzen, ez bakarrik azpiegitura mailan, baita Hezkuntza Erreformari gogotik eusteko ere.

Izan ere, hogei urtez frogatu egin dugu erronkei eusten badakigula.

Urteotan ikastolak herri mailan lortu duen errotzea, partaidetza eta laguntza zuzenaren bitartez, eta halako erantzuna ari gara jasotzen.

Ez gabiltza bakarrik Oinez 94 honen antolakuntzan, gibelean herritarren gogoa lagun dugu.

Dena den, falta zaigun azken txanpa honetarako animoak eman nahi nituzke eta oraindik jende gehiago behar dugula gogoratu.

ZIRKUITOA ETA AREA BAKOITZAREN KOKAPENA / AREAK / Ikastola / SARRERAK / Ibilbideak 9 km. ditu / Kaxerna gaina / Garmendikoborda / Matzada / Lamixene / Lizardi / Dornaku / Uxane / Kaxerna / Eztegara / Arkaitza / Uxane / Itzea